Durangoko Paradorea

Erabiltzailearen aurpegia Carlos Garcia Fernandez 2026ko maiatzaren 22a

Durangoko etorkizuneko Paradorea Bizkaiko Paradore handia izango da, hotel hori ez daukan euskal lurralde bakarra baita.

Proiektu hau oso positiboa da, etxebizitza publikoaren edo azpiegitura hidraulikoen besteko garrantzia duena. Iraganeko eztabaida zaharkituekaz kontra egiten dabenek herritarren aurrerapena manipulatu eta gelditu besterik ez dabe gura.

Hotel honek kalidadezko turismoa erakarriko dau, enplegua sortuko dau, herriko merkataritza indartuko dau eta udalari kostuak kenduko dizkio utzita dagoen eraikin historiko bat zaharberritzean. Gainera, Paradoreen Sareari bere mendeurrena 2028an ospatzea ahalbidetuko dio, Espainiako probintzia guztietan egonda.

Senatuak PPren proposamen hau gehiengo osoz onartu arren, egungo Gobernu zentralak aginduari ez ikusiarena egiten dio. Gobernu aldaketa bat itxaron beharko da Hondarribiaren edo Argomanizen moduko errealidade onuragarria izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!