24. Korrika Bilbon amaitu zenetik hainbat aste igaro arren, AEK manifestazio erraldoiaren "hamabigarren eguna" egiten dabil gaur: "Beti esan dugu ez dela nahikoa Korrikan parte hartzea, hurrengo eguna ere garrantzitsua dela: benetako lanketa, konpromisoa, behin Korrika igarota dator. Hortik datorkio izena egitasmoari", esan dute. Hori horrela, euskaltegien sareak mintzodromoak antolatu ditu Euskal Herriko 65 herritan, tartean, Durangon. Goiz honean egin dute, Santa Anako plazan.