AEKk Ezkurdiko frontoitik Santa Anara lekualdatu du egueneko mintzodromoa

E.H. 2026ko maiatzaren 20a

Durangoko AEKko ikasle batzuk, iaz.

11:00etan hasiko da, eta "euskara gehien egingo den eguna" izatea du helburu. 

Ezkurdiko frontoian zen egitekoa, baina, azkenean, Santa Anako plazan egingo da: AEKk mintzodromoa egingo du bihar, eguena, hilak 21, "euskara gehien egingo den eguna" helburu. Kontua da, 24. Korrika Bilbon amaitu zenetik hainbat aste igaro arren, AEKk manifestazio erraldoiaren "hamabigarren eguna" prestatu duela: "Beti esan dugu ez dela nahikoa Korrikan parte hartzea, hurrengo eguna ere garrantzitsua dela: benetako lanketa, konpromisoa, behin Korrika igarota dator. Hortik datorkio izena egitasmoari", esan du AEKk.

Hori horrela, euskaltegien sareak mintzodromoak antolatu ditu Euskal Herriko 65 herritan, eta Durangon egingo du euretariko bat. Bihar izango da, Santa Anako plazan, 11:00etan.AEKren berbetan, "oraindik ere euskara praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko espazioak behar dira", eta mintzodromoek beharrizan horri erantzungo diote. Informazio gehiago gura duenak eta Durangoko jardunaldian parte hartu gura duenak www.korrika.eus/etaizangogara atarian eman ahalko du izena, baita AEKren euskaltegietan ere

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!