Mireia Elkoroiribek adierazi du bere helburua dela "legealdi honetan martxan dauden proiektuak bultzatzen jarraitzea: besteak beste, Trenbidearen lurzoruak berreskuratzea, Ebazpen Handiko Osasun Zentroa, Tabira kirolgunea, merkatuaren eraberritze integrala, Saibin adinekoentzako zentro berria edo Etxebizitza Plana". Hautagaiak nabarmendu duenez, “denbora behar dugu proiektu horiek guztiak aurrera eramateko, gure udalerria eskualdeko erreferente bihurtuko baitute”.
Elkoroiribek "ilusioz" hartu du EAJko zerrendaburu izateko bere hirugarren hautagaitza, "oraindik lan handia dagoela egiteko" sinetsita eta durangarren bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko asmoz, “konpromisoz, ilusioz, konfiantzaz eta gertutasunez”.
Elkoroiriberen ibilbidea
50 urte dituela, Mireia Elkoroiribek gaur egun Durangoko alkatea, Durangaldeko Mankomunitateko presidentea izandakoa da, eta Eusko Jaurlaritzan ere aritu izan da, Garraio Zuzendari, Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailean Kanpo Harremanetako aholkulari eta Osasun Sailburuaren kabineteko Zuzendari moduan. Horrez gain, sektore pribatuan ere jardun du, Dilusiones enpresaren sortzaile eta Montevideo tabernako kudeatzaile.