Euskal Herrian Euskarazek euskaltzale independentistak saretzeko eta indartzeko egunak ospatuko ditu apirilaren 24an eta 25ean, Azpeitian. Euskara eta Euskal Herria 2023az geroztik "asko aldatu" direla diote, eta zerumugan "mehatxu eta erronka berriak" agertu direla gaineratu. "Horrexegatik, uste dugu Euskararen Errepublikaren, independentziaren, beharra gero eta agerikoagoa dela. Frantziar eta espainiar estatuek euren politika supremazista eta linguizidekin jarraitzen dute; kolpatzen gaituen oldarraldi mediatiko, politiko eta sindikalak argi utzi digu zenbatekoak diren egungo marko legalaren mugak eta gabeziak; gainera, munduan barna indarra hartzen ari den eskuin muturraren mehatxua gero eta gertuago dugu, eta hortik hizkuntza eskubideetan ere atzera egitea besterik ezin genezake espero", azaldu du Euskal Herrian Euskarazek.
Testinguru horretan kokatu dituzte, hain zuzen ere, Azpeitiko topaketak. "Euskal Herriko norbanako zein eragile euskaltzale eta independentista orori zuzendutako egitaraua" prestatu dute, hausnarketarako ez ezik, baita aisialdirako ere.
AZPEITIKO EGITARAUA
Apirilak 24, barikua
- 18:00 – 20:00 – Ongi etorri Euskararen Errepublikara.
- 20:30 – Kontzertu akustikoa Orkatz Tabernan.
- 22:00 – Pala partidak: Martija-Prieto vs. Sanchez-Alkorta (pala motza) eta Urain-Gutierrez vs. Aizpuru-Rosa (gomazko paleta).
Apirilak 25, zapatua
- 10:00-12:00 – Euskaratik Independentziara (mahai-inguru nagusia).
- 12:30 – Joaldunak.
- 13:00 – Ekitaldi politikoa.
- 14:00 – Bazkaria.
- 16:00 – 19:00 – Tailerrak (bi txanda).
- 16:00 – 17:30
- Gazteak eta aisialdia euskaraz: ekosistema oso baten beharra.
- Desobedientzia zibila iraultzarako tresna.
- Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Euskal Herriko egoera soziolinguistiko askotarikoa.
- Kaleak euskaraz: mural margoketa (tailer praktikoa).
- 17:30-19:00
- Intersekzionalitatea: teoriatik praktikara.
- Euskararen Errepublika eta panorama geopolitikoa: aukerak, mehatxuak, erronkak.
- Kultur sistema sendo bat bai, baina nola?
- Izan zaitez eduki sortzaile! (tailer praktikoa).
- 16:00 – 17:30
- 19:00 – Musika kaleetan zehar
- 22:00 – Kontzertuak: Tapia eta Leturia Band eta Maruxak.
- Ondoren, DJak Orkatz eta Korrale tabernetan.