Herri-afaria Durangon, Korrikara batu aurretik indarrak hartzeko

E.H. 2026ko martxoaren 12a

Martxoaren 28an, Durangoko euskaltzaleek afaria izango dute Landako Gunean.

Gauza bat jakina da: Korrika egitasmo apropos-aproposa da ariketa fisikoa egin bitartean euskara hauspotzeko. Baina, honako hau ere jakina da: Korrika aitzakia ezin ederragoa da euskaltzaleak jai giroan batzeko. Durangoko euskaltzaleak, behintzat, horren erakusgarri dira. Izan ere, martxoaren 28an, Korrikak udalerriko kaleak zeharkatu aurreko orduetan, herri afaria egingo dute Landako Gunean. Afaria 21:30ean egingo dute, eta honako hau izango da menua: oilasko errea patatekin, pantxineta eta kafea. Ondoren, Errota erromeria taldearen kontzertua izango dute. Afarirako txartelak Durangoko AEKn eta Iurretako Gauargi tabernan eskuratu daitezke 15 euroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!