Sagardo dastaketa Durangoko Miñen, Berbalagunen eskutik

E.H. 2026ko otsailaren 11

Argazkia: Bizio

Aforo mugatua dela eta, hitzorduak 639400786 whatsappean egin behar dira. Saioa otsailaren 18an egingo dute, 18:30ean.

Berbalagunek euskara praktikatzeko eta sagardoari buruz ikasteko jardunaldia antolatu du. Otsailaren 18an sagardo dastaketa egingo dute Goienkaleko Miñe tabernan. Saioa Maore Ruizek gidatuko du, taberna horretako arduradunetako bat izateaz gainera Bizio sagardo markaren sortzaileetako bat ere badelako. AEKko iturriek jakinarazi dutenez, Ruizek hiru-lau sagardori buruzko azalpenak eta dastaketak eskainiko ditu. Horrez gainera, mokaduak ere egongo dira. Aforo mugatua dela eta, hitzorduak 639400786 whatsappean egin behar dira. Saioa 18:30ean hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!