Berbarok Hirukoa lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu zuen joan zen barikuan Plateruenean. 18 hirukotek parte hartu zuten Mirari Zugazartazaren eta Gorka Madrazo aurkezleen esanetara. Lehiakideek askotariko galderak erantzun eta hainbat proba gainditu behar izan zituzten. Azkenean, Hikena taldeak irabazi zuen lehiaketa, bigarrenez. Kafezaleak izan zen bigarrena eta Oinguen bai hirugarrena.