24. Korrika

Korrikaren omenaldia Errigorari, Plateruenean

Ekaitz Herrera 2026ko urtarrilaren 28a

Korrikak eragileren bat edo erakunderen bat omentzeko ohitura izaten du edizio bakoitzean, eta aurten Errigorari egingo dio aitortza. Omenaldi ekitaldia Plateruenean izango da, zapatu honetan, 13:30ean. 

Korrikak eragileren bat edo norbanakoren bat omentzeko ohitura izaten du edizio bakoitzean, eta aurten Errigorari egingo dio aitortza. "Nafarroan, euskara ofiziala ez den eremuan, euskalduntzean egin duen ahalegina aintzatesteko modua da, baita etorkizunera begira bultzada emateko hauspoa ere", azaldu dute Korrikako iturriek. "Euskal herritar asko mobilizatu, eta lanean jarraitzen du euskararen aldeko ekintzaileekin. Euskal Herri osoan da ezaguna eta bat egiten du Korrikaren balioekin. Denon arazoei bertatik bertara erantzuten ahalegintzen da, baita etorkizuneko erronkei erantzuna ematen ere, izan larrialdi linguistikoa, klimatikoa zein nortasunaren ingurukoa", gaineratu dute. Omenaldi ekitaldia Plateruenean izango da, zapatu honetan, 13:30ean. Ondoren, bazkaria egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!