Bizenta Mogel Bibliotekak Euskaraz astiro, sormenagaz aldiro zikloa jarri du martxan, euskara modu ludikoan eta parte-hartzailean lantzeko. Hizkuntza ohiko presio akademikoetatik urrun lantzeko aukera eskaini gura dute, sormena eta adierazpen pertsonala oinarri. Udalak zehaztu duenez, parte hartzaileek jolasak eta dinamikak egin ahalko dituzte, euskararekin modu natural eta emozionalean konektatzeko.
- Urtarrilaren 29a
- Otsailaren 26a
- Martxoaren 26a
- Apirilaren 30ean
- Maiatzaren 28an
- Ekainaren11n