Subiranistek udaleko antolakuntza arloa "norabiderik barik" eta era "kezkagarrian" kudeatzea leporatu diote jeltzaleei. Diotenez, "
Egoera hori "PSE-EEk berak ere" salatu du "publikoki", EH Bilduren berbetan. "Pasarte hura zinegotzi arduradunaren dimisioarekin amaitu zen eta, gaur egun, oraindik ez da jakitera eman nork hartuko duen arlo horren kudeaketa. Gertakari isolatuak izatetik urrun, gertaera hauek inprobisazioan eta plangintza faltan oinarritutako gobernatzeko modua agerian uzten dute", diote. Hori dela eta, "norabide politiko eraginkorra" eskatu dute "udalaren funtzionamendu egokirako eta udal langileen eskubideen defentsarako".
EAJren erantzuna
EH Bilduk oharra kaleratu eta gerora, jeltzaleen erantzuna iritsi da. EAJk "zekentzat eta alarmistatzat" jo ditu subiranisten esanak. "Kontakizun faltsua" eraikitzea egotzi dio, eta "irakurketa interesatua" egitea. Alderdi jeltzaleak adierazi du Antolaketa Arloa ez dagoela geldirik. “Teknikari arduradunaren baja puntualak atzerapenak eragin ditu, kudeatuak izan direnak, baina lanak aurrera jarraitzen du, eta etengabeko harremana dago ordezkaritza sindikalarekin". Lan Eskaintza Publikoa dela eta, honako hau jakinarazi dute: "LEPa 2025eko uztailean eraman zela negoziazio-mahaira eta ondoren ez da aldaketarik izan. Beraz, adierazpena ez da egia. Egoera hori oposizioa egiteko erabiltzea maniobra desleiala eta maltzurra da", esan du EAJk.
Horrez gainera, arloa “erabat operatibo” dagoela esan dute, eta egindako aldaketak urtarrilaren 28ko osoko bilkuran jakinaraziko dituztela, denbora administratiboak errespetatuz. “EH Bilduren zarataren eta distortsioaren aurrean, Durangoko EAJk funtsezkoan zentratzen jarraitzen du: durangarren alde zorroztasunez eta seriotasunez lan egitea”, bukatu dute.