Venezuelaren aurkako “eraso militar inperialista” salatu dute Durangon

Anboto 2026ko urtarrilaren 3a

AEBek Venezuelan bart egindako “eraso militar inperialista” salatzeko argazkia atera dute gaur Durangon. Bihar Bilbon “Venezuelaren burujabetzaren alde” Hegoak plataformak deitu duen mobilizaziora joateko deialdia egin dute, baita ere. Ezkurdiko tren geltokian egin dute hitzordua, 11:40eako trena elkarregaz hartzeko.

Hegoak plataformak mobilizazioak deitu ditu biharko, urtarrilak 4rako, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ez da Venezuelan gertaturikoa salatzeko egingo den mobilizazio bakarra. Zornotzan, besteak beste, hitzordua luzatu dute gaur arratsaldeko 19:00etan elkartasun argazkia ateratzeko. Belatxikietan aterako dute argazkia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!