Durangoko zabor-tasa "zuzenbidearen aurkakoa" dela ondorioztatu dute Herriaren Eskubideak eta Facuak

Anboto 2025eko abenduaren 23a

Herriaren Eskubidea/Independenteak taldeak eta Facua kontsumitzaileen elkarteak tasa berria aztertu ostean "zuzenbidearen aurkakoa" dela ondorioztatu dute, eta kaltetutako durangarrek ordaindutakoa itzul diezaieten eska dezaketela azaldu dute. 

Alderdi moreak eta kontsumitzaileen elkarteak aurkeztutako txostenaren arabera, tasa berria "arbitrarioa" da, eta ez du betetzen "beharrezkoa den indibibidualizazio-kriteriorik". Durangarrek ordaindutako tasa osoa itzultzea eskatzeko eskubidea dutela aurreratu dute, eta erreklamazioa egiten dutenei laguntzeko info@herriareneskubidea.eus helbide elektronikoa eskaini dute. "Beste behin, EAJren eta PSEren kudeaketa txarrak milioika euro kosta dakiguke", salatu dute prentsa ohar bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!