Sentitu ikasteko
Tailer hauen helburua sinplea eta sakona da aldi berean: haurrek mundua beren zentzumenen bidez esploratzea, esperimentatzea eta ulertzea. Testurak, koloreak, soinuak, material naturalak, argia, mugimendua... Jarduera bakoitza galderak eragiteko, sormena pizteko eta ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko sortua da.
Tailer sentsorialen onurak
Tailer sentsorialak ez dira "gehigarri" bat, tresna pedagogiko boteretsu bat baizik. Onura hauek ditu, besteak beste:
- Motrizitate fina eta lodia garatzea manipulazioaren eta mugimenduaren bidez.
- Sentsazioak, prozesuak eta aurkikuntzak deskribatzean hizkuntza indartzea.
- Autonomia sustatzea, proposamen bakoitzak erabakiak hartzera eta askatasunez aztertzera gonbidatzen baitu.
- Estimulazio kognitiboa: sailkatu, alderatu, eraldatu, kausa-efektua esperimentatu…
- Garapen sozioemozionala, materialak partekatzen, lankidetzan aritzen eta ikaskide bakoitzaren erritmoak errespetatzen ikasiz.
- Sormena eta irudimena areagotzea, material ireki eta egituratugabeekin lan egitean.
Azken batean: zentzumenak aktibatzen direnean, ikaskuntza handitu egiten da.
Gure irakasleek diseinatu eta garatutako tailerrak
Nevers Ikastetxearen nortasun-ezaugarrietako bat da, prozesu osoa —ideiatik hasi eta praktikan jarri arte— ikastetxeko irakasleen esku dagoela. Horrek funtsezko ekarpena ematen dio proiektuari:
- Ikasleak sakon ezagutzen dituzte eta jarduera bakoitza beren beharretara egokitzen dute.
- Gure proiektu pedagogikoarekin koherenteak diren proposamenak diseinatzen dituzte.
- Hurbiltasunetik, behaketatik eta erritmo indibidualekiko errespetutik laguntzen dute.
Tailer sentsorialek nor garen islatzen dute: haurtzaroaren indarrean sinesten duen ikastetxe bat gara, maitasunez eta gertutasunez laguntzen duena, eta esperientzian oinarritutako hezkuntza aberatsaren alde irmo egiten duena. Nevers ikastetxean esploratzen eta gozatzen ikasten dugu. Horrela eraikitzen direlako bizitza osorako ikaskuntzaren oinarriak.