Langabeak kontratatzeagatiko dirulaguntzak Durangon

E.H. 2025eko abenduaren 2a

Dirulaguntza udalerriko enpresentzako da. Diruz lagundu daitezkeen kontratuak iazko uztailaren 1etik aurtengo ekainaren 30era artekoak dira. 

Durangoko Udalak 140.000 eurorekin lagunduko ditu udalerriko langabeak kontratatu dituzten enpresak. Enpresek Durangokoak izan beharko dute; kontratuek, iazko uztailetik aurtengo ekainera bitartekoak. 

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 13ra arte. Bi modutara aurkeztu
daitezke:

  • Aurrez aurre, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), Barrenkale 17an.
  • Telematikoki, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: 
    www.durango.eus/subvenciones

Udalak azaldu duenez, horrako deialdi hori 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren baitan jasota dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!