Imajinatzen eguzkirik gabeko udaberririk, euririk gabeko negurik edo kolore gabeko ortzadarrik?
Imajinatzen txistu soinu gabeko ekitaldirik, kulturarik gabeko herririk edo euskararik gabeko Euskal Herririk?
Imajinatzen Mugarrarik gabeko paisaiarik, urik gabeko Ibaizabalik edo durangarrik gabeko Durangorik?
Imajinatzen ahotsik gabeko orfeoirik, metalik gabeko musika bandarik edo musikari gabeko musika eskolarik?
Imajinatzen txistularirik gabeko ohorezko aurreskurik, platillu gabeko dantzaririk edo artorik gabeko artopilik?
Imajinatzen txistulari gabeko dianarik, Patxikotxu eta Pantxike gabeko jairik edo durangar txistulari gabeko San Fausto jaietako 30. Durangoko Txistu Kontzerturik?
Oharra: eskerrik asko Silboberri txistu elkarteari imajinatutakoa errealitate bihurtzeagatik. Bejondeizuela!