Durangoko Batzokiaren 120. urteurrena ospatu dute

Anboto 2025ko ira. 22a, 08:29

Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak ibilbide horren balorazioa egin du: “Durangoko batzokia izan da, da eta izango da Euskadiren bidea argitzen duen itsasargia”. 

EAJren Durangoko Uri Erakundeak gaur ospatu du Durangoko batzokiaren 120. urteurrena, herriko eta eskualdeko ehun lagunetik gorabatu dira ekitaldian. Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidentea buru izan duen ekitaldian, Ansolak gogorarazi du EAJk herrian izan duen ibilbide historikoa eta azpimarratu duenez, “Durangoko batzokia izan da, da eta izango da Euskadiren bidea argitzen duen itsasargia”.

BBBren presidenteak hasiera-hasieratik salatu ditu Gazan eta Ukrainan gertatzen ari diren sarraskiak, Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen den honetan. “Nire lehen berbak Gazako edo Ukrainako sarraskia pairatzen dagozan pertsona danei gure alkartasuna adierazteko dira; munduan bidezko bakea lortzeko euskal konpromisoa aurkezten dogu gaur”, adierazi du. Ansolak gogorarazi du orain dela 120 urte inauguratutako batzoki hura "erresistentziaren, konpromisoaren eta itxaropenaren sinbolo" izan dela : "diktaduraren zapalkuntzatik trantsizio demokratikora arte". “Horregatik, lehen berbak dira argi hori, sugar eta su hori, piztuta mantendu zuten eta duzuen danoi, gure esker ona adierazteko… Izan zirelako gara, eta garelako izango dira”, adierazi du. Bestalde, ekitaldian hainbat instituziotako agintari izan dira, eta nabarmendu da Iñigo Urkullu Lehendakariaren parte-hartzea. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!