Durangoko Udal Euskaltegian izena emateko epea irailaren 19ra arte zabalik

Ekaitz Herrera 2025eko irailaren 2a

A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetan trebatzeko prestatzeko aukera eskainiko dute. Gainera, talde espezifikoak sortu dituzte erretiratuentzat, mintzamena landu nahi dutenentzat, eta hasierako hizkuntza-integrazioa behar duten pertsonentzat (AISA taldeak).

Eskolak goizez eta arratsaldez eskainiko dituzte, ikasleen beharrizanen arabera. Kontsultak egin edo izena eman gura duenak Udal Euskaltegira bertara jo dezake astelehenetik eguenera 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 18:00etara da, eta barikuetan 10:00etatik 13:00etara. Halaber, www.durangoeuskaltegia.eus web ataria eskuragarri dagoela gogorarazi du Durangoko Udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!