Matrikulazio epea datorren astelehenetik ekainaren 27ra egongo da zabalik. Izen emateak aurrez aurre egin behar dira Udal Euskaltegiko bulegoetan. Bertako arduradunek honako arreta ordutegi hauek zehaztu dituzte: astelehenetik eguaztenera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara, eta eguen eta barikuetan, 10:00etatik 13:00etara.