[ARGAZKI GALERIA]: Durangoko ikasleek beraien proposamenak helarazi dizkiote udalari

Anboto 2025ko mai. 20a, 15:37

Gaur goizean udaletxeko osoko bilkuren aretoan Udal Foroa egin dute. Ikasleek beraien proposamenak helarazi dizkiete udaleko kideei. 

Gaur goizean Durangoko ikastetxeetako ikasleak, irakasleak eta udal ordezkariak batu dira Udal Foroan elkarrekin hausnartu eta proposamenak partekatzeko. Udaletik esan dutenez,  Durango herri jasangarri, inklusibo eta konprometituago bat eraikitzeko helburuarekin egin dute. 

"Ikasleen lana eta helarazten diguten informazioa udalak egiten dituen jardueretarako beste baliabide bat dira. Oso positiboki baloratzen dugu ikasleen inplikazioa", esan du Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!