ANBOTOko Aritz Maldonado eta Joseba Derteano kazetariak elkarrekin joan dira Durangoko Txanto jatetxean bazkaltzera. José Moya 'Tomate' ostalariak hartu ditu, eta euskaraz egiteko eskatu die, Belarriprest baita. Moya da, hain zuzen ere, Durangoko hamaikakoko kideetariko bat. Honako hau Durangoko Euskaraldiak egindako azalpen-bideoa da.