Goiz honetan, B1 eta B2 mailetako azterketariak batuko dira Landakon, goizez, arratsaldez zein gauez. Bihar, barikua, B2 eta C1 mailetako probak izango dira. Zapatuan, C1 eta C2 mailetakoak. Aurreikuspenen arabera, 6.000 herritar baino gehiago etorriko dira Durangora, hiru egunetan.
Probetarako sarbidea errazte aldera, Durangoko udaltzaingoak eta HABEk elkarlanean antolatu dira. Hori dela eta, azterketa egunetan ezin izango da Landako Gunearen azpialdeko aparkalekua erabili, eta Emisio Gutxiko Eremuan (Sanagustinalde, Zumalakarregi eta Barandiaran kaleetan), baimendutako ibilgailuek baino ezingo dute sartu. Durangoko Udalak trafikoari eta aparkalekuei buruzko jarraibideak errespetatzea eskatu die herritarrei.