Liburuaren Nazioarteko Eguna ohi baino beranduago ospatu behar izan du euskara elkarteak, apirilaren 23an barik, 28an. Atzo, eskualdeko udalerrietako batzuk oparitarako liburuekin esnatu ziren. Euskara elkarteak urtero-urtero egin ohi du egitasmo hau, baina aurten Durangora bakarrik barik, eskualdeko beste hainbat herritara zabaldu du. Halantxik, Elorrio, Zaldibar, Abadiño, Mañaria, Iurreta, Atxondo eta Zornotza ere, liburuekin esnatu ziren.
Opari-paper bilgarrian, honako testu hau ipini zuen Berbarok:
Pantailak urrundu une batez,
Urratu ezazu paperezko bilgarria,
Urratu itzazu idatzi gabeko arauak,
Ikutu, zabaldu, liluratu...
Zeuretzat da
Hartu, irakurri eta konpartitu!