Aste Santuan TAO zerbitzua etengo dute Durangon

Anboto 2025ko api. 15a, 10:20

Apirilaren 17tik 21era bitartean eremu arautuetan aparkatzeagatik ez da ordaindu beharko.

Durangoko Udalak TAO zerbitzua etengo du Aste Santuan, apirilaren 17tik 21era bitartean.
Ostegun Santutik Pazko Astelehenera bitarteko epean ez da beharrezkoa izango udalerriko eremu arautuetan aparkatzeagatik ordaintzea, "herritarren eta bisitarien mugikortasuna errazteko eta erosotasun handiagoa eskaintzeko asmoz", udalak prentsa oharrean azaldu duenez. Epe horretan, TAO makinak zerbitzuz kanpo egongo dira. Aparkaleku espazioen erabilera arduratsua egitea eskatzen da, bereziki jende pilaketa handia egon daitekeen egunetan, guztion artean ingurune antolatu eta irisgarri bat mantentzen laguntzeko. TAO zerbitzua berriro martxan jarriko da asteartean, apirilaren 22an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!