Carlos García Durangoko PPko zinegotziak Durangoko Udalean aurkeztutako proposamena Senatura heldu da gaur. Durangok Paradorea izatea helburu duen ekimenak baiezkoa jaso du PPren eta EAJren babesagaz (PSOE, Vox, Junts eta ERC abstenitu egin dira). Hartara, mozio horretan hiru kokapen proposamen agertzen dira: Garai Jauregia, Ospitale Zaharra (Uribarri egoitza izandakoa) eta Pinondo Etxea. ANBOTOk jakin ahal izan duenez, Ospitale zaharra izan daiteke hiruren artean aukera gehien dituena. Garciak Senatuan bertan jarraitu du bozketa. "Durangoko Paradorera etortzen diren turistak ongietorriak izango dira. Gainera, proiektu honek lanpostuak sortuko ditu. Komertzio eta ostalaritzarako ere onuragarria izango da", azaldu du Durangoko PPko zinegotziak.