Durangoko Maristak ikastetxeak saria jaso du Espainiako Hezkuntza Bikaintasun Sariketan. Ekitaldia eguenean egin zen, Madrilgo Infanta Isabel antzokian, eta zentro durangarreko ordezkariek saria eskuratu zuten "ikastetxeen artean ibilbiderik onena" dutenen kategorian. Egitasmoak "gizarteko erronkei aurre egiteko helburuz diharduten ikastetxeak" saritzen ditu, eta aitortza egiten die "hezkuntza eraldatzailea eskaintzeko lanetan dabiltzan zentroei eta beren dedikazioari". Maristak ikastetxeko kideek nabarmendu dutenez, saria "talde osoaren etengabeko lanaren, dedikazioaren eta bokazioaren testigantza da, baita etengabeko hobekuntzarekin eta hezkuntza-bikaintasunarekin dugun etengabeko konpromisoarena ere".
Orain arteko ospakizunei beste bat gehiatu diete ikastetxean, aurten zentroko 120. urteurrena ospatzen dabiltza-eta.