Kike Amonarrizek euskara sustatzeko gakoak eta erronkak aletuko ditu martxoaren 26an, Euskaraldiko kideek gonbidatuta. Soziolinguista euskaltzale ezaguna Arte eta Historia Museoan izango da, bertaratzen direnei euskararen erabilera aktibatzeko proposamenak eta tresnak eskaintzen. Jardunaldiko antolatzaileek azaldu dutenez, honako galdera hauei erantzuten ahaleginduko dira: "Zeintzuk dira erronkak euskararen sutapenean?", "Zein ekarpen egingo du Euskaraldi honek?" eta "Zelan erakarri jende berria?". Berbaldia 18:30ean hasiko da.
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskal Herriko luze-zabalean. Bertan parte hartzeko inskripzio epea zapatu honetan zabaldu dute, martxoak 15, euskaraldia.eus atarian. Hizkuntza ohiturak eraldatzeko ariketa erraldoiak laugarren aldia du honako hau. Lehenengoa udaberri sasoian.