Hizlariak honako hauek izango dira: Intza Gurrutxaga EHEko batzordekidea, Unai Larrinaga Aintzat mugimenduko kidea eta Jon Zarate EHUko irakasle eta ikerlaria. "Kalitatezko zerbitzua bermatze bidean, euskara ardatzera ekartzea ezinbestekoa da", aldarrikatu zuen EHEk. Hori dela eta, "berehalako neurriak" hartzera eta "euskaldunon eskubideak errespetatzera" deitu dituzte instituzioak.