Durangon Euskaraldian parte hartu eta egitasmoa Durangon zabaltzen lagunduko duten herritarrek osatzen dute hamaikakoa.
Durangoko Euskaraldiaren hamaikakoa:
- Helena Barrenetxea Fernández, zestalaria.
- Julen Bengoa Meabe, Geu Be elkarteko kidea.
- Katalin Garaita Zubikarai, kazetaria.
- Usue Egia Fernández de Retana, ilustratzailea.
- Elena Olave Duñabeitia, idazlea.
- Gorka Madrazo Ortuzar, euskalgintzako aktorea.
- Urdaspal Alberdi Uria, lehen sektoreko ekoizlea.
- Jose Moya, ostalaria.
- Hilario Pérez Meñica, Tabirako kirol elkarteko kidea.
- Jheimy Fernanda Lopez, euskaltegiko eta bikote linguistikoetako ikaslea.
- Marisa Barrena Larruzea, aktibista soziala.
Berritasunak berritasun, Euskaraldiaren oinarriak mantendu egingo dituztela azaldu dute. "Partaideek ahobizi eta belarriprest rolen artean hautatuko dute, izena eman, eta hamaika egunez dagokien txapa jantzita egingo dute ariketa. Horretarako, baldintza bi bete beharko dituzte: 16 urte baino gehiago edukitzea eta euskara ulertzea", azaldu dute. Egitasmoan martxotik aurrera eman ahalko da izena.
Horrez gainera, antolatzaileek berbaldi bat eta kontzertu bat ere antolatuko dituztela aurreratu dute. Luntx batekin amaitu dute ekitaldia