'Kiroletik Bagoaz Euskaraz' sariak banatu dituzte Durangon

Anboto 2025ko ots. 17a, 13:48

Joan zen eguenean Kiroletik Bagoaz Euskaraz sariak banatu zituzten San Agustin Kulturgunean. Sariok Eusko Jaurlaritzak banatzen dizkie, kirol arloan euskararen erabilera sustatzen duten klub eta pertsonei. Ekitaldian Durangoko alkate Mireia Elkoroiribek parte hartu zuen.

Honako klub eta kirolari hauek saritu zituzten, lurraldeka:

Araba:

  • Badaiotz Herri Kirol Elkarteko Sokatira saila
  • Arabako Pilota Federazioa
  • Irati Anda

Bizkaia:

  • EBETE - Kirol Jarduerak
  • Alex Txikon
  • Asier Villalibre

Gipuzkoa:

  • Urola Garaiko Kirol Elkartea
  • Kirolari Gaittun
  • UDA Aretxabaleta
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!