Durangoko gobernu taldeak oposizioko alderdien parte hartzea "eragozten" duela dio Herriaren Eskubideak

Anboto 2025ko ots. 13a, 09:59

Talde independenteak azaldu duenez, gobernu taldeak botoa emateko aukera "eragotziko" die oposizioko alderdiei, udal barruan,  langileen balorazio-mahaiak egiterakoan.

Balorazio-mahai horiek, orain arte, "udaleko alderdi politiko guztiek eta sindikatu guztiek" osatu izan dituztela azaldu du Herriaren Eskubideak: "Mahaiok era parekidean eratu izan dira orain arte, sindikatuetako 5 ordezkariekin eta alderdi politiko guztietako 5 ordezkarirekin. Erabakietan hitza eta botoa zituen bakoitzak". Alabaina, Herriaren Eskubideak dioenez, gobernu taldeak irizpideak aldatzeko asmoa iragarri du:  "EAJk eta PSE-EEk iragarri dute mahai hori sindikatuetako 3 ordezkarik eta udaleko 3 ordezkarik osatuko dutela, eta oposizioko alderdiek ezin izango dutela botorik eman", esan dute.

Talde independentearen iritziz, EAJk eta PSE-EEk "partaidetza mugatzeko beste urrats bat" egin dute, "bozketarik galduko ez dutela ziurtatzeko asmo bakarrarekin". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!