Zer da Pentsamendu Konputazionala, Robotika eta Programazioa?
Pentsamendu konputazionala da konputazioaren oinarrizko printzipioak aplikatuz arazoak konpontzeko prozesua. Horrela, ikasleek algoritmoak garatzen, datuak antolatzen eta irtenbide logikoak bilatzen ikasten dute. Robotika, berriz, mekanismoen eta sistemen eraikuntza, programazioa eta funtzionamenduaren azterketa da; eta programazioak ordenagailuen bidez jarduerak burutzeko hizkuntza bat erabiltzea suposatzen du. Horiek guztiak osagai garrantzitsuak dira pentsamendu kritikoa, logika eta sormena lantzeko, eta, aldi berean, irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza eta arazoen konponbidea sustatzeko.
Zabalarra Eskola Publikoak Etorkizunari begiratzen dio
2017-18 ikasturtean, Zabalarra Eskolak STEAM proiektua (Science, Technology, Engineering, Arts, Mathematics ) abiarazi zuen ; harrezkero, hainbat urrats eman ditu berrikuntza pedagogikoaren alde. STEAM konpetentziak garatzeak ez du bakarrik ikasleen jakintza zientifikoan eta teknologikoan hobekuntza ekarri, zeharkako gaitasunak ere lantzen dira, hala nola, pentsamendu kritikoa, sormena eta talde lana. Ikasturte horietan, ikasleek hainbat proiektutan parte hartu dute, eta pentsamendu konputazionala eta robotika modu praktikoan landu dituzte.
STEAM Proiektua eta bere garapena
Esan bezala, Zabalarra eskolak ia hamarkada bat darama STEAM proiektuan aitzindari izaten, eta berau ikasgelako eguneroko jardueretan erabiltzen. Izan ere, Haur Hezkuntzan ZIENTZIA ARLOKO ESKOSISTEMAN eta esperimentazio praktikoan lantzen da; Lehen Hezkuntzan, "PENTSATEKA" saioak dira adibide nagusiak, non programazioa, robotika eta matematika bateratzen diren. Horrez gain, ikasleek jokoetan eta erronketan parte hartzen dute, non taldean konplexutasunak eta zailtasunak konpontzen ahalegintzen diren. Ondorioz, STEAM konpetentziak bermatzen dira eskolako ibilbide osoan zehar.
Aurrerantzean ere, Zabalarra Eskolak pentsamendu konputazionala eta robotika bultzatzen jarraituko du. Hain zuzen, 2024-25 ikasturtean, ADI proiektuan matematika, zientzia eta robotika uztartzeko helburua duten proiektuak landuko dira, maiatzaren 30eko 75/2023 eta 77 /2023 DEKRETUETAN, genero ikuspegiarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat eginez. Ekintza metodologiko honek ikasleen gaitasunak garatzeko aukera emateaz gain, gizarte eta etika arloko ardurak lantzea ere ahalbidetzen du.
Digitalizazio eta Mentoretza Digitalaren garapena
2022an, Zabalarrak mentoretza digitalaren proiektua aurrera eramateko apustua egin zuen. Proiektu horri esker, mentore digitala izatea lortu genuen. Gure mentorearen lana, Euskal Eskola Publikoetan “Irakasleen Konpetentzia Digitala” garatzea zen eta irakasleei konpetentzia hori lortzen lagundu; horrela, Hezkuntza Departamentuak markatzen duen akreditazioa lortu genuen.
Aurten, , ADI mentoretza jarri du martxan Hezkuntza Departamentuak. Mentore horien lana eskolako Pentsamendu Konputazionala, Robotika eta Programazioaren sistematizazioan laguntzea da, bai Zabalarra ikastetxean, eta baita inguruko beste 15 ikastetxetan ere (zonaldekoak direnak). Haur Hezkuntzan hasi eta Lehen Hezkuntzako 6.mailaraino du jarraipena; gainera, formazioak, baliabideak eta gomendioak emango dira.
Horrez gain, mentorearen lana Berritzegunetako mintegiak aurrera eramatea denez gero, dagozkion eskoletako ADI proiektuak garatzen lagundu eta beharrizanak asetu beharko ditu. Horrek ikasle guztien gaitasun teknologiko eta garapen digitala indartu eta bermatuko du.
Metodologia eta Eraldaketa Pedagogikoa
Gure eskolako, ikasgelako ekintzak, ORTUKO proiektuetan txertatuta, ikasleek ikaskuntza esanguratsu eta praktikoak esperimentatzeko aukera ematen dute, eta horrek haien sormena eta gaitasun teknikoak areagotuko ditu. Aurrera begira, Zabalarra Eskolak metodo horiek gehiago garatu eta hedatu nahi ditu, ikasleek ikaskuntza esanguratsu eta koherenteak jaso ditzaten.
Etorkizuneko Erronkak
Zabalarrak etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpromisoa hartu nahi du; izan ere, STEM eta pentsamendu konputazionalean aurrerapausoak emanez gero, proiektuaren helburua lortuko da; hau da, ikasleen hasierako profila garatzea. Horrela, ikasleak eskola bizitzan eta gizartean erronka berriei aurre egiteko prest egon daitezke. Hurrengo ikasturtean, ikas-egoeretan aurrerapauso bat ematea eta aprendizaia bateratu eta esanguratsuak bultzatzea da helburu nagusia.
Aurten, ekintza berezi bezala, PENTSATEKA ERRALDOIA eguna ospatu nahi dugu. Egun hori pentsateka arloari eskainiko diogu. Ikasle guztiek momentu berean PENTSATEKA landuko dute, era antolatu batean ikastetxe guztiko ekintzak ikusiko dituzte (besteek zer-nolako lanak egiten dituzten, proiektu desberdinak frogatu, baliabide anitzak ezagutu…).
Ikasturte bukaerari begira AZOKA bat prestatzea pentsatu dugu. Azoka horretara ikasleak eta baita familiak ere gonbidatuko ditugu, eta, egun horretan, ikasturtean zehar egindako lanak besteei azaltzeko aukera izango dute ikasleek.
Ondorioak
Etorkizuneko gizartean hain beharrezkoak izango diren STEAM konpetentzien garapena lantzen jarraituko du Zabalarra Eskolak, eta hori guztia pentsamendu konputazional, robotika eta programazioaren bidez. STEAM, pentsamendu konputazional eta robotika arloetan egindako bideek etorkizuneko proiektuek hezkuntzaren berrikuntzan aurrerapausoak ematen jarraitzea ahalbidetuko dute, ikasleek bizitzan zehar izan ditzaketen erronkei aurre egiteko konpetentziak bultzatuz.
Ainhoa Ania Albizbeaskoetxea
Zabalarra eskolako ADI mentorea