Besteak beste, udalerriko hamaikakoa aurkeztuko dute eta hainbat bideo proiektatuko dute. Antolatzaileek jakinarazi dute luntxa ere egongo dela. Herritarrak aurkezpenera joatera gonbidatu dituzte. Era berean, Durangoko Euskaraldiko kideek herritar guztiak deitu dituzte hizkuntza ohiturak eraldatzeko ariketa erraldoian parte hartzera. Egitasmoa Euskal Herriko luze zabalean egingo da maiatzaren 15etik 25era, hamaika egunean. Aurtengoa Euskaraldiaren laugarren edizioa izango da, udaberrian egiten den lehenengoa.