[ARGAZKI GALERIA]: 'Kafezaleak' taldea, Hirukoa galako irabazle

Anboto 2025ko ots. 11a, 08:00

Zapatuan Hirukoa Galaren seigarren edizioa jokatu zen Plateruena Kultur Aterpean. Bertan baturikoek gozatu ederra hartu zuten.

Berbarok bere helburu guztiak bete zituen: hogei hirukoterentzako lekua aurreikusi zuen, eta hogei talde lehiatu ziren elkarren kontra, guztiak. Bidean, abiapuntutik finalera arte, hainbat probari egin behar izan zieten aurre lehiakideek: geografia gaiak, kultura, Durangaldea, euskara eta memoria kontuak landu zituzten, besteak beste. Era berean, proba fisiko bati ere egin behar izan zioten aurre: parte hartzaileak hor ibili ziren karta-dorrerik handiena zeinek egingo lehiatzen. Azkenean, Kafezaleak hirukoteak irabazi zuen gala, eta talde horrek eraman zuen etxera Errigorako otzara. Kafezaleek duela urte bi ere irabazi zuten lehiaketa, Plateruenean bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!