Konfiantzan  hazi eta hezi. Nevers, familien ikastetxea

Anboto 2024ko abenduaren 20a

Gure ikastetxean hezkuntza pertsonalizatu  eta hurbil baten aldeko apustua egiten dugu. Ikasketa prozesua familiarteko giro batean eskaintzen  dugu eta ikasle bakoitzari trataera berezia ematen diogu. Honetan guztian irakasleek ikasleen garapen osoan laguntzen dute

Zergatik Neversen aldeko apustua?

  • Ikastetxe familiarra: ikasleek, gurasoek eta irakasleek hezkuntza-komunitate sendo bat osatzen dugu eta bertan konfiantza, errespetua eta hurbiltasuna sustatzen ditugu. Haur eta gazte bakoitza gure familia handiaren parte da eta elkarrekin lan egiten dugu ikasleak aintzat hartuak izan daitezen.
  • Espazio berrituak: Ikaskuntza bakoitzera egokitutako espazioak lortzeko asmoz, gure instalazioak berritu egin ditugu. Hauek espazio seguru eta gune estimulatzaile bihurtu ditugu. Gune bakoitzean sormena eta ongizatea bultzatzen dituzten atseden-guneak daude eta ikasleen garapena sustatzeko diseinatuta daude.
  • Irakasleen hurbiltasuna: Ikasleen beharrak eta ahalmenak gertutik ezagutzen ditugun heinean, irakasleak ez dira soilik irakasle edo tutore, bidelagun baizik. Konfiantzaren pedagogian oinarritutako konpromisoa dugu eta errespetu eta enpatian oinarrituta, ikasle bakoitza bere erritmoan hazten da irakaslearen laguntza etengabea duela jakinda.

 

Ikasleen garapen akademikoan indarrak jartzen ditugun arren, euren garapen pertsonala ere gure erdigunean dago. Hau lortzeko, komunikazio irekia erabiltzen dugu eta ikasle, guraso eta irakasleen arteko lankidetzaren indarrean sinesten dugu.

Etorri eta izan zaitezte gure gertuko hezkuntzaren parte! Elkarrekin, haur eta gazte bakoitzaren heziketa prozesuan lagunduko dugu, ingurune seguruan, konfiantzan eta ikasle bakoitzaren onena ateratzen.

Zuen zain egongo gara Neverseko familiaren parte izan zaitezten!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!