Berdintasuna bultzatzeko eta indarkeria matxistari aurre hartzeko programa jarri dute martxan Durangon

Anboto 2024ko abe. 12a, 17:00

Durangoko bost ikastetxek parte hartuko dute ikasturte osoa iraungo duen egitasmoan. Zortzi prestakuntza saio egingo dira.

Durangoko Udalak genero berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxista saihesteko prestakuntza- eta sentsibilizazio-prozesua jarri du martxan herriko bost ikastetxetan, Indarkeriaren Unitate Berria baliatuta. DBHko 2. mailan lantzeko zortzi prestakuntza saio egingo dira. Azaroaren 25ean hasi zuten programa eta ikasturte osoa iraungo du.

Indarkeria matxistaren eta genero-berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko eta hezteko funtsezko gaietan oinarrituko saio teorikoak egingo dira. Bestalde, modu interaktiboan egingo diren saio dinamikoak landuko dira, "hainbat klasetako ikasleak elkartuz,  eta haien arteko elkarrekintza sustatzeko", azaldiu dutenez. Saio bakoitza amaitzeko, ikasleek balorazio txiki bat egingo dute, eta ikastetxeek jasoko dute, udal ordezkariek azaldu dutenez. Ikastaroa amaitzean, balorazio horiek udaleko Indarkeria Unitateak bildu eta aztertuko ditu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!