Durangoko EAJk Jon Saroberi eman dio, aurten, Astarloa Saria. "Dantza eta euskal kulturaren arloan urte guzti hauetan egin duen lan emankorragatik, dantzaren harrobiaren eredu izateagatik eta Durango izena ordezkatzeagatik" eman diote saria dantzari durangarrari.
"Sarobek 40 baino gehiago eman ditu oholtza gainetan, dantza euskal
adierazpen aldarrikatzaile bilakatuz, dotoreziaz Durango ordezkatzen.1987tik Kriskitini lotuta, Tronperri eta Txoritxu Alaitik igaro ondoren, aurreskua dantzatu du Aita Santuaren, edo ia lehendakari guztien aurrean", EAJk ohar batean nabarmendu duenez. Astarloa Sarien 24. aldia da aurtengoa.