Durangoko Udalak garbiketa zerbitzua indartuko du Durangoko Azokan, bihar hasita. Aparteko garbiketa-dispositiboa jarriko dute martxan, "espazio publikoen garbitasuna eta zaintza bermatzeko".
Udal arduradunek azaldu dutenez, "gune estrategikoetan" edukiontzi gehiago ipiniko dira. Landako zabalgunean, Plateruenaren atzealdean, eta, Landako Gunearen eta Ibaizabal parkearen artean gehiatuko dira zaborrontziak.n "Hondakinak behar bezala biltegiratzea erraztea eta udalerriak iraunkortasunarekin eta hondakinen kudeaketa arduratsuarekin duen konpromisoa indartzea" da helburua.
Garraio publikoa
Bestalde, garraio publikoa erabiltzera deitu ditu durangarrak zein bertaratuko diren bisitariak. "Hiriguneko kaleetako trafikoa murrizten eta jendetza handiko egun horietan aparkatzeko arazorik egon ez dadin lagunduko du", ohar batean azaldu dutenez.