Durangoko Kurutziaga ikastolako ikasleek bigarren eskuko azoka egingo dute abenduaren 7an, zapatua. Besteak beste, liburuak, jostailuak eta patineteak jarriko dituzte salgai Andra Mariko elizpean, 14:30etik 19:30era bitartean.
Bigarren eskuko azokan batutako dirua DBHko 4. mailako ikasleen ikasbidaia ordaintzeko erabiliko dute.