Durangoko Udalak kirolean euskararen erabilera sustatzeko materiala sortu du, Euskara Sailaren bitartez. Jolasak eta jarduerak, diptiko informatiboak eta Euskara Bagara kartela diseinatu dituzte. Horixek dira prestatu dituzten baliabideak, kirol klubek eta eskolek euskararen erabilera landu dezaten bai Euskararen Nazioarten Egunean bai euren eguneroko jardunean.
Kirol klubek Berbaro elkartearen bulegoan jaso dezakete sortutako materiala, abenduaren 2an eta 3an (09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:30era). Gainera, udalaren webgunean ere egongo da eskuragarri, deskargatu gura duenarentzat.
Udal ordezkariek gogoratu dutenez, "abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, egun nabarmena bada ere, euskararekiko konpromisoa urte osoan zehar mantendu behar da". Horregaitik, kirol klubak, elkarteak eta herritarrak animatu dituzte, "elkarrekin aurrera egiten jarraitzera, erabat euskalduna den Durango baten alde"