Herriaren Eskubideak jakinarazi duenez, Durangoko gobernu taldeak honako hautesleku hauek erretiratzeko asmoa dauka: udaletxean ipini ohi den hauteslekua, Bizenta Mogel Bibliotekakoa, San Agustin Kulturgunekoa, Jesuitak ikastetxekoa eta gaur egun, behin-behinean, Musika Eskolak duen kokalekukoa (Saibi kaleko eraikina, Udal Euskaltegia izandakoa). Talde independenteak gogoratu duenez, iazko uztailean eta aurtengo ekainean, Espainiako hauteskunde orokorretan eta Europako hauteskundeetan hurrenez hurren, "kabina irisgarriak ipintzeko eskaera" egin zion gobernu taldeari. Alde horretatik, gobernu taldearen erabakia "bitxia" dela iritzi dio Herriaren Eskubideak: "2023ko uztailean hauteslekuetarako irisgarritasuna hobetuko zutela esan zuten, baina orain kendu
egingo dituzte. Horrek erakusten du mugikortasun arazoak zituzten pertsonekiko kezka faltsua zela", esan dute. Talde independenteak "eskua luzatu" dio gobernu taldeari, "erabaki horri buelta emateko eta bestelako aukerak aztertzeko".