Durangoko azoka txikia lekualdatuko dute, behin behinean

Anboto 2024ko urr. 29a, 17:46

Azaroaren 2tik aurrera, eta musika eskolako teilatua konpontzen duten bitartean, Euskotrenen kotxe-toki zaharretako lurretan egingo da asteroko azoka txikia.

Durangoko azoka txikia tren geltokiaren albora—Euskotrenen kotxe-toki zaharretako lurretan— lekualdatuko dute, aldi baterako. Azaroaren 2tik aurrera bertan egingo da asteroko azoka, musika eskolako teilatua konpontzeko lanak amaitzen diren arte. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek. Lanak amaitzeko zortzi hilabete beharko direla aurreikusi dute.

Azoka txikiko ordezkariekin adostuta erabaki du udalak aldi baterako kokaleku berria, udal arduradunek azaldu dutenez. "Musika eskolako teilatuaren lanek iraun bitartean, azoka txikiak herritar guztientzako herriguneko leku irisgarri batean jarraituko duela eta ohiko jarduerari eutsiko diola bermatzen du kokapen berriak, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!