Ia dozena bat adituk esku hartuko dute jardunaldian. Aletuko dituzten gaien artean Iruña-Veleiako indusketak berrasteari buruzkoak, hiri erromatarreko harresietan topaturiko inskripzioak, ostraketan egindako esku hartzeak eta euskalduntze berantiarrari buruzkoak daude. Jardunaldian parte hartzeko irunaveleiamartxan@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 696 296 767 telefonora deitu behar da.