Erosketa bonuen kanpaina berria abiatuko dute Durangon, urriaren 23an

Anboto 2024ko urr. 21a, 16:16

Herrian bertan kontsumitzea sustatu gura du kanpainak, eta tokiko merkataritza eta ostalaritza bultzatzea. Urriaren 23tik aurrera erosi daitezke erosketa bonoak. Guztira, 10.327 bono kaleratuko dira.

Erosketa bonuen kanpaina berria abiatuko dute Durangon, herrian bertan kontsumitzea sustatzeko, eta, tokiko merkatari eta ostalariei laguntzeko. Urriaren 23an jarriko dituzte salgai bonoak, 08:00etan. Durangoko Udalak eta Dendak Bai elkarteak bultzatutako kanpainaren bitartez 10.327 erosketa bono kaleratuko dira.

Urriaren 23tik 27ra bitartean, Durangon erroldatutakoek bakarrik erosi ahal izango dituzte bonoak. Urriaren 28tik azaroaren 24ra, gainontzeko herritarrek ere izango dute aukera. Erosketa bonu bakoitzak 15 euroko balioa du, eta 10 eurogatik erosi daiteke. Herritar bakoitzak gehienez, lau erosketa bonu eskuratu ahal izango ditu. 

Udal arduradunek azaldu dutenez, bono bakoitza behin baino ezingo da erabili, eta gehienez bi bono pilatu daitezke erosketa batean. Behin bonoa erosita ezingo da itzuli. Bonuak www.bonoadurango.eus webgunean eta HAZn dagoen herritarren kutxazainean egongo dira eskuragarri. 

Kanpainara atxikitutako establezimenduen zerrenda ere www.bonoadurango.eus webgunean kontsultatu daiteke. Urriaren 22tik aurrera atxikitu daitezke HAZn edo egoitza elektronikoan. Gehienez 200 bono trukatu ahal izango dituzte.

Udalak kanpainan parte hartzera deitu ditu herritarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!