Igo egin da izen ematea Durangon eskainitako kirol ikastaroetan

Anboto 2024ko urr. 18a, 08:53

Mireia Elkoroiribe alkateak eta Iker Txertudi Kiroletako zinegotziak kirol azpiegiturak bisitatu dituzte asteon.

2024-2025 ikasturterako antolatutako kirol jardueretan 7.275 pertsonek eman dute izena; hau da, %19,97 handitu da parte hartzea ikastaroetan. 

Durangoko Udalak egindako kirol eskaintzak gero eta harrera hobea duela adierazi dute udal arduradunek. 2024-2025 ikasturterako antolatutako kirol jardueretan 7.275 lagunek parte hartuko dute; hau da, %19,97 handitu da izen ematea, aurreko ikasturteagaz alderatuta.

Udal ordezkariek azaldu dutenez, fitnessak eta eskaladak hazkundea nabarmena izan dute; hurren hurren, 1.586 eta 1.083 pertsonek eman dute izena jarduera horietan parte hartzeko. Strong Zunba, TXR, Gazte-Fit eta Dantza Latinoak eskainiko dira nobedade moduan, eta horrek izen-emateen igoeran eragin duela nabarmendu dute. Udalak zerbitzuak eta azpiegiturak "hobetzen" jarraituko duela gaineratu dute, "herritarrei kalitatezko zerbitzu anitza eskaintzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!