Mañaria erreka garbitzeko deialdia egin dute Durangon

Anboto 2024ko urr. 17a, 17:22

Durangoko Udalak, Jai Batzordeak, eta, Auzo Alai, Juan de Iciar, Ourdaiby, Marisatsa eta Ehiza eta Arrantza elkarteek egin dute deialdia. Domekan antolatu dute jarduera, 10:00etatik 13:00etara.

Mañaria erreka garbitzera dei egin dute Durangoko Udalak, Jai Batzordeak, eta, Auzo Alai, Juan de Iciar, Ourdaiby, Marisatsa, eta Ehiza eta Arrantza elkarteak. Domekarako egin dute hitzordua Pinondo Etxean, 10:00etan. Ibaiko hainbat gunetan pilatutako hondakinak batuko dituzte, 13:00ak arte iraungo duen jardunaldian.

Antolatzaileek eskularruak, salabardoak, pintzak eta zabor-poltsak eskainiko dizkie hurbiltzen direnei.
Hala ere, arropa eta oinetako egokiak ekartzea gomendatu dute. Udalak ekimenean parte hartzera deitu ditu herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!