Jeronima Velasco durangarrak 100 urte bete ditu

Anboto 2024ko urr. 4a, 12:10

Durangoko Jeronima Velascok 100 urte bete zituen atzo. Herriaren izenean omenaldi beroa egin zioten Mireia Elkoroiribe alkateak eta Asier Perugorria zinegotziak. Lore sorta batekin zoriondu zuten.

Velascok urriaren 3an bete zuen mendeurrena. Joan zen larunbatean, urriaren 5ean, familiako kideekin inguratuta egin zuen ospakizuna, Elorrioko hotelean. Familiako 62 kide batu ziren bertara. Tartean, 7 seme-alabak, 15 ilobak eta 16 birbilobak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!