Durangoko Udal Euskaltegian 'Berbalagun' proiektua jarri dute. martxan aurten ere bai. Adin eta euskara maila guztietako pertsonei zuzendutako egitasmoak euskararen erabilera sustatzea du helburu, inguru lasai eta lagunkoian, ohar batean azaldu dutenez. Euskara egunerokoan, eta modu naturalean, praktikatzeko aukera eskaini gura du.
Hainbat profiletarako diseinatutako jarduerak antolatu dituzte: Mintza-lagun, Gurasolagun, Xede-taldeak eta askotariko ekintzak prestatu dituzte. Gainera, programan parte hartzen dutenek hileroko opari-kutxen zozketetara eta harpidetzetako deskontuetara sartzeko aukera izango dute. Izena
emateko 639 400 786 telefono zenbakira deitu behar da edo durangaldea@aek.eus helbide elektronikora idatzi.