Durangoko Udalak Grupo Baobab elkarteak bultzatutako 'Egin zaitez ikusgai' kanpaina berria babestu du, aurreko kanpainak Durangon izan zuen arrakasta ikusita. Senegalera 14 kaxa bete betaurreko bidali zituzten urte hasieran. Mikel Portok bultzatu du kanpaina, Grupo Baobab GKEarekin lankidetzan.
Herritarren Arretarako Zerbitzuaren alboan, Udaltzaingoaren alboan, eta adinekoen egoitzako kafetegian egokitutako biltze-guneetan utzi daitezke betaurrekoak, eguzkitakoak zein graduatuak. Urtarrilaren 31era arte egongo da horretarako aukera. Grupo Baobab elkarteak hamar urtetik gora daramatza eskolako materiala eta betaurrekoak Afrikako hainbat herrialdetara bidaltzen. Herrialde haietako komunitateekin lan egiten dute hainbat arlotan (hezkuntza, osasuna, nekazaritza eta abeltzaintza). Oraingo hontan, bildutako materiala Madagaskarrera bideratuko da.
'Egin Zaitez Ikusga' kanpainak parte-hartze handia izan du Durangon, udal arduradunek azaldu dutenez. Udalak eskerrak eman gura dizkie parte hartu duten guztiei, eta oraingo honetan ere parte hartzera animatu ditu herritarrak.