Durangoko, Elorrioko eta Zornotzako AEKren euskaltegiek ikasturte berrian matrikulatzeko epea zabaldu dute, "herritarren beharrizanetara ondoen egokitzen diren ikastaroak eta modalitateak" eskainita (aurrez aurreko klaseak, online, jardun bikoa eta autoikaskuntza). Aurten, gainera, inoiz baino merkeagoa izango da euskara ikasten hastea. Eusko Jaurlaritzak kaleratutako dirulaguntza lerro berri bati eskerrak, A1 edo hasiera mailako ikasleek eskaintza berezia izango dute: euskara ikasten hasi berri direnei 0,6 euroan aterako zaie klase ordua. Gainera, 16-18 urte bitarteko gazteek, 42 euroren truke C1 maila prestatzeko aukera izango dute. Era berean, AEK-ko kideek gogoratu dutenez, HABEk eta udalek bestelako dirulaguntzak ere eskaintzen dituzte.
Interesdunak AEKren Durangaldeko euskaltegiekin hartu emanetan ipini daitezke 662966827 telefonoan edo durangaldekoaek@aek.eus helbidean. Bestalde, euskaltegietako kideak Berrizen, Zelaietan eta Traña-Matienan (Abadiño) eta Zaldibarren egongo dira datozen egunetan euren eskaintza plazaratzen. Egunak, ordutegiak eta kokalekuak honako hauek dira:
- Irailaren 16an, Traña-Matienako eskola inguruan, 16:00 -17:00
- Irailaren 17an Abadiñoko udaletxeko plazan, 16:00 - 17:00.
- Irailaren 18an Berrizko anbulatorio zaharrean 9:30-13:00 eta 16:30-19:00.
- Irailaren 18an Zaldibarko eskola inguruan, 16:00 - 17:00.